martes, 24 de mayo de 2011

Maríaren lana

  
                            ZIRISKO ZIZAREAK



 Klasean proiektu berri bat egiten ari dugu,proiektu horretan zirizko zizareak zaindu eta elikatu behar ditugu.Zizareak zazpi kutxetan banatu ditugu,zeren eta zazpi talde daude.Taldean pertzona bat zaintzen ditu astero, pertzona horrek apunteak hartu behar ditu,geroago,astea amaitzen duenean ordenagailuak hartzen ditugu eta astean zehar hartu ditugun apunteak Power Point batean idazten ditugu. Proiektu honekin Elenarekin ikasi ditugun gauza guztiak praktikan jartzen ditugu.Baita ere ikasgai bakoitzerako gauza batzuk egin behar ditugu.
   Zirizko zizareak ere izaki bizidunak direla pentsatu behar dugu,horregatik jateko morerako hosto asko jarri behar diegu,eta nahiz eta janari gutxi jaten dutela pentsatu ez da horrela,baizik eta guztiz kontrakoa,janari mordoa jaten dute,baina gutxi gorabehera 8 zentimetro neurtzen dutenez ez du janari asko jango dutela dirudi.Janari guzti hori krisalidan egoten direnerako egun guzti horietan ez ahultzeko balio du,zeren eta krisalidaren barruan dauden bitartean janaria ez dute,horrez gain denbora asko egoten dira krisalidan sartu baino lehen. Zizareak zuriak dira,baina azala horitzen eta iluntzen hasten da, orduan azala aldatzen dute, gutxi gorabehera guk 10 egun eduki eta gero azala aldatu dute.Baina normalki hilabete bat pasa eta gero aldatzen dute azala.
   Zirizko zizareak krisalidak egiten dute tximeletetan bihurtzeko. Krisalidak kolore askotakoak izan ahal dira: zuriak, urdinak, gorriak, marroiak, horiak eta laranjak ere.Baina klasekoak momentuz horiak eta laranjak dira bakarrik.

      

4 comentarios: